Azaroaren 7an “Urnietarrok birziklapenaren alde” kanpainan parte hartzeko ezarritako izen-emate epea amaitu arren, urnietarrek azaroaren 30arte aukera dute izena emateko, bai telefonoz 943670249, bai Lekaio kultur etxera joanez azaroaren 29an edo 30ean arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Kanpainaren helburua da edukiontzi marroia erabiltzea hondakin organikoentzat, beste materialekin egiten den moduan, kartoia, beira, olioa, ehunak, e.a. Urnietarrek edukiontzia erabiltzera animatzeko eta beharrezkoa zaien materiala eskatzeko izan dituzten egunetan 1276 familiak eman dute izena. Aurreikuspenik baikorrena ere gainditu egin da, gehienera jota %50 bat kontatzen baitziren. Alabaina, azken emaitzaren arabera –momentuz duguna kanpaina irekita dago eta- hiriguneko etxeen %55ean baiezko erantzuna eman dute. Portzentaia hau are eta altuagoa da kontutan hartzen badugu herrian etxebizitza hutsak badaudela eta baita aurretik konpost makinak zituztenak ere. Esan bezala, bi datu hauek aintzat hartuta familien %55etik gora dira baiezkoa eman dutenak.
Hori horrela, kanpainaz arduratzen ari den enpresak beste material eskaera berri bat egin beharra dauka. Izan ere, 1150 material sorta zituzten, ustez nahikoak izango zirelakoan eskaeren %100i erantzuteko. Sorta bakoitzen sartzen dira kaleko edukiontzi marroia zabaltzeko giltza, etxerako ontzi bat, 150 poltsa biodegradagarri eta informazio foileto bat, non azaltzen den xehetasun guztiekin zer bota daitekeen eta zer ez edukiontzi marroira.
Ez dagoenez etxe guztietan entregatu beharreko adina materiala, seguruenik Urnietako auzo batean atzeratu egingo da kanpaina. Oraindik arduradunek ez dute erabaki zein izango den auzo hori. Edonola ere, herriko gainerako gune guztietan kanpainak aurrera jarraituko du normaltasun osoz.
Teknikariek etxez-etxeko bisitak egiten arituko dira azaroaren 16tik 28ra bitartean material sorta entregatu ahal izateko. Gainera, hilaren 29an eta 30ean, informazio bulego bat egokituko da Lekaio Kultur Etxean herritarrentzat gai honen inguruko zalantzak argitzeko edota kanpainan izena eman ahal izateko artean eman ez dutenentzat.
Udalak parte hartzera animatu diren urnietarrak zoriondu eta eskertu nahi ditu eta oraindik izena eman ez dutenak animatu, birziklapena tasa handitzea guztion onerako baita”.