Amasako jaiak, aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 9a, 13:43

Amasako samartiñek jarraipena izango dute gaur. Arratsaldean, Irrien lagunak izango dira pilotalekuan eta iluntzeko 20:00etan, bakailao lehiaketari hasiera emango zaio. Gauean, Ingo al deu? taldeak jarriko dio musika mozorro gauari.

Jarraian, asteburuko egitaraua:

Azaroak 9, ostirala

17:30, Irrien lagunak. Txokolate beroa.

20:00, Amasako XXI. bakailao lehiaketa. 

23:30, Mozorro gaua eta dantzaldia Ingo al deu? taldearekin.

 

Azaroak 10, larunbata

11:00, Ume krosa.

12:00, Erronka: Sandrako behorra Amasako gazteen aurka. 

14:00, Herri bazkaria. 

18:30, Kantaldia elizan.

22:30, Bertso saioa.

Ondoren, Triki ta ke. 

 

Azaroak 11, igandea (San Martin eguna)

10:30, Meza.

Ondoren, proba; asto parea idiaren aurka. Ume jolasak pilotalekuan.

18:00, Herri kirolak herriko gazteen eskutik.

Ondoren, Martina sorginaren agurra eta XXIII. Intxorraren aldatzea. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!