Emakume bat zauritu da Kale Nagusian izandako sutean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 9a, 11:10

Goizaldeko 01:30eta piztu da sua Amasa-Villabonako Kale Nagusiko 61. zenbakian, Esteban-enea etxean. Bigarren solairuko etxebizitza batean sortu dira garrak. Emakume bat zauritu da suteak eragindako kearen ondorioz eta Donostia Hospitalera eraman dute. Horrez gain, inguruko hamabost bizilagun etxetik atera behar izan dituzte. Goizean zehar, etxera itzuli dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!