Grabaketa hau oso garrantzitsua da Amasa-Villabonako herriarentzat, izan ere, Berde Produkzioak ekoiztutako filmak Angelito Ugarte billabonatarra du protagonistetako bat. Pertsonaia unibertsala dugu Ugarte, gure herriko pilotaren historian pisu handikoa.
Villabonako Udalak aldez aurretik barkamena eskatu nahi die herritar, ostalari eta merkatari guztiei, kalearen itxierak sor ditzakeen eragozpenengatik.