Mintzalagunak egitasmoa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 7a, 18:39

Mintzalaguna programa erraza bezain xinplea da. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ez duten pertsonekin elkartzen ditu.

Kristina Bernal, Andoain:

Andoainen 2011.urtean jarri zen egitasmo hau martxan, sostengu zabalarekin. Izan ere, guztira 14 elkartek eman baitzioten euren babesa. Iaz 40 lagun ibili ziren 13 taldetan. Eta aurten marka hori gainditu nahiko genuke.
Urte honetan asteroko hitzorduaz gain, kanpo ekintzak ere martxan jartzea erabaki genuen. Hauen helburua taldeen arteko harremana indartzea eta euskaldun sarea sendotzea direlarik. Ekintza arrakastatsu bat burutu genuen ekainean, Mintzalaguna den Arrate Imazek menu begetariano bat prestatzen irakatsi zigun.

Oraingoan azaroaren 17an egingo dugun irteerara gonbidatu nahi dizuet. Larunbat horretan, goizeko 09:00etan Andoaingo udaletxeko arkupean geratu gara, Leitzaranera goiz pasa joateko. Eguerdirako herrian izango gara, ibilbide laburra izango da, ibiltzen ohituak ez daudenentzat aproposa. Helburua paseotxoarekin batera bertako historia eta txoko ezberdinak ezagutzea da. Txango osoa euskaraz burutu nahi dugunez hemengo eta kanpoko euskaldun guztiak gonbidatuta zaudete.

MINTZALAGUNAK,
Informazio gehiago:
• Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua: 943 300 831
• Andoaingo AEK euskaltegia: 943 591 704
• euskarazerbitzua@andoain.org
• andoaingoaek@aek.org
• mintzalagun.blogspot.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!