Gaur emango zaie hasiera Samartin jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 7a, 10:47

Asteburuan II.Azoka berezia eta XX.mendiduatloia ospatu ondoren, gaur emango zaie hasiera ofiziala Amasako Samartiñei; arratsaldeko 19:30ean jaitsiko da Martina sorgina Amasako kanpai-dorretik behera. Bihar, berriz, goizean goizetik hasita gazteen eguna ospatuko dute. Ondorengo egunetarako ere egitarau zabala prestatu dute amasarrek:

Azaroak 9, ostirala.

17:30: Irrien Lagunak, kanta eta dantza ikuskizuna. Ondoren, txokolate beroa. 

20:00: Amasako XXI. bakailao lehiaketa frontoian. 

23:30: Mozorro gaua eta dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik. 

 

Azaroak 10, larunbata.

11:00: Ume krosa 6.mailara arteko umeentzat.

12:00: Erronka: Sandrako behorra Amasako gazteen aurka. 

14:00: Herri bazkaria.

18:30: Esti eta Olatz abeslarien kantaldia elizan. 

22:30: Bertso saioa: Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Gai jartzailea: Amaia Agirre. 

Ondoren: Triki ta Ke taldearekin erromeria. 

 

Azaroak 11, San Martin eguna. 

10:30: Meza Nagusia.

11:30: Ume jolasak frontoian. 

12:00: Proba: asto parea idiaren aurka bertsolariek eta trikitilariek alaiturik. 

18:00: Herri Kirolak herriko gazteen eskutik. Ondoren, Martina sorginaren agurra eta ondoren XXIII. Intxorraren aldatzea. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!