Andoaingo bozeramaileen batzordeak atzoko erasoa gaitzetsi du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 6a, 17:07

"Emakumeen kontrako erasorik ez!" lemapean, Andoaingo Udaleko bozeramaile batzordeko kideek honako adierazpena egin dute:

“Atzo arratsean gure herrian gertatutako emakume baten aurkako ustezko erasoa tarteko, ANDOAINGO Udaleko Bozeramaleen Batzordeak bere gaitzespen eta salaketa irmoena helarazi nahi du, eta elkartasun keinu beroena adierazi erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.

Duela gutxi elkartu ginen ordezkari politikoak zein dozenaka herritar gure herriko plazan, hain zuzen, azken hilabeteetan gertatutako bi bortxaketa saiakera salatzeko. Tamalez, berriz gara hemen Udaleko ordezkari politiko guztiak, aho batez, emakume baten aurkako beste eraso bat arbuiatzeko. Geroz eta gehiago entzuten dira gure inguruan adierazpen mota ezberdinetako emakumeen aurkako indarkeria kasuak; gure egunerokoaren elementu  azgarri bihurtu dira, eta ezinbestean batu behar gara horri gogor egiteko; genero indarkeria ez baita indarkeria pairatzen duen pertsonen arazo pribatua, baizik eta herritar guztien arazoa da, ezberdintasunen agerpen basatiena baita.

Instituzioek ardura berezia dugu genero-indarkeriatik eratorri litekeen edonolako eraso edo jazarpenen kontrako neurriak hartzen: emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politiketan jarrera aktiboa izanez, politika integral eta koordinatuak osatuz, edo-eta prebentzio edo sentsibilizazio mailako neurriak hartuz.

Hain zuzen, azken horren ildotik, ezin ahaztu azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Erasoen Aurkako eguna, ate joka dugula. Udala hortxe egongo da, beste behin ere, emakumeen kontrako erasoen salaketa aldarriari helduz. Zentzu horretan, Udalak ohar hau baliatu nahi du herritarrei egun horren harira antolatuko diren ekintzetan parte-hartzeko deia zabaltzeko. Genero
bereizketatik eratortzen den edonolako eraso, giza eskubideen urraketa nartezina delako, eta beharrezkoa da jarrera eta joera horiek salatzea”


Andoainen, 2012ko azaroaren 6an

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!