Bihar hasi eta hiru egunez luzatuko da AHOA BETE HOTS jardunaldien hirugarren edizioa, Villabonako Subijana etxean. Mintzola Fundazioak koordinatuta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Ipuin kontalariak eta Kantuzaleen Elkarteak elkarlanean antolatutako jardunaldien edizio berriak "euskalkiak, batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan" gaia izango du ardatz.