Aspaldiko partez, boxeoa Urnietan bertan ikusteko aukera izango da. Herriko pilotalekuan, azaroaren 23an gaueko 22:30etan hasita, 6 borrokaldi izango dira, 3 amateur kategoriakoak, 2 neo-profesional kategoriakoak eta bat profesional mailakoa. Azken honetan, IBAN ESTEBEZ urnietar-oreretarra eta VERDADIER kataluniarra izango dira aurez-aurre. Sarrerak 10 eurotan izango dira pilotalekuko harmailetan, eta 15 eurotan egun horretarako jarriko diren aulkietan. Aukera polita kirol ekitaldi ezberdin batekin gozatzeko. Bertaratzen direnen artean hainbat zozketa egingo dira, otarrak, Kaiku produktuak...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!