Aspaldiko partez, boxeoa Urnietan bertan ikusteko aukera izango da azaroaren 23an, gaueko 22:30etan hasita, 6 borrokaldiz osatutako gauean; 3 amateur kategoriakoak, 2 neo-profesional kategoriakoak eta bat profesional mailakoa. Azken honetan, IBAN ESTEBEZ urnietar-oreretarra eta VERDADIER kataluniarra izango dira aurrez-aurre. Sarrerak, 10 euroko prezioa izango dute frontoiko harmailetan eta 15 eurokoa egun horretarako jarriko diren aulkietan. Bertaratzen direnen artean hainbat zozketa egingo dira, otarrak, Kaiku produktuak...