Herri mailako IV. Gabonetako lehiaketarako deialdia egiten du Andoaingo Udaleko Kultura Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko aza. 2a, 13:54

Jaiotza, olentzero edo mitologiako beste hainbat elementu aurkez daitezke egurra, plastikoa, plastilina, eskaiola edo beste edozein material erabilita.

Lanak abenduaren 14an aurkeztu behar dira Urigainen, goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Lan bakoitzarekin batera gutunazal itxi bat entregatu beharko da. Gtunazalaren barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira eta gutunazalaren kanpoaldean egilearen adina eta partaidetza indibiduala edo taldekoa den.

Adinaren arabera maila ezberdinetan antolatu dute lehiaketa.

Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa antolatuko dute Urigainen, abenduaren  20tik 29ra, biak barne, igandean eta Eguberri egunean ezik.

Egileek lana jaso beharko dute urtarrilaren 2an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago Bastero kulturgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!