Lau minutura iritsi ez den plenoa burutu da Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 31a, 20:23

Iluntzeko 19:00tan hasi eta lau minututan amaitu da Andoaingo Udalaren osoko ohiko batzarraldia. Aztergai bakarra zegoen, autotaxien tasei dagokiona. Gainerakoan beste gairik ez da izan. Gauzak horrela azkar batean amaitu da plenoa.

Udal gobernu taldekoei galdetuta (Bildu), hauek Aiurriri adierazi diote eurek batzarraldia bertan behera uztea proposatu zutela. Ez zuten oposizioko gainerako alderdien oniritzia jaso. Udalak bere gain hartu beharko du batzarra deitu izanaren gastu hori (bertaratu diren Udal langileei eta Udal ordezkariei dagokien lansaria), lau minutura iritsi ez bada ere.

Bideoa 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!