44 urteko emakumezko bat hil da Lasarte eta Andoain arteko kotxe istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 31a, 18:41

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, gaur 14:00ak aldera Gasteizko norabidean zihoan ibilgailu batek autoaren kontrola galdu du, Lasarteko Abalotz Mendia zentraleko urbidera jauzi eginez. Ibilgailuaren barruan zegoen emakumezko bat hilik atera dute ibilgailutik. Bakarrik zegoen edo ez jakiterik ez dagoenez, buzoak inguruan miaketa lanetan aritu dira.

Ertzaintzak baieztatu ahal izan duenez, ibilgailuan gidari bakarra zegoen eta hura Andoainen erroldatuta dagoen 44 urteko emakumea da. Ertzaintzak horrelakoetan ez du hildakoaren daturik eskaintzen.

Aiurrik jakin ahal izan duenez, hildakoa Karrika auzunean bizi zen kolonbiar jatorriko Silvia izeneko emakumea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!