Azaroko zubia Sagardoetxean, sagar dastaketa eta sagar muztioaren lanketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 31a, 09:40

Azaroaren 1-4a bitartean, Sagardoetxeak sagar barietate ezberdinen dastaketa eta sagar muztioaren elaborazioan parte-hartzeko aukera eskainiko die bisitari guztiei: "muztioa prozesu tradizionalari jarraituz egingo da: lehenbizi kizkiarekin sagarrak lurretik jasotzen dira. Sagarrak bildutakoan, sagarrak pisoiekin zanpatzen dira gero prentsatik pasa eta zukua atera ostean, ekoizturiko muztioa dastatzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!