Lehen hitzordua azaroaren 9an izango da Villabonan, iluntzeko 19:30etan hasita. Hurrengoa azaroaren 10ean Hernanin, goizeko 10:30etatik aurrera Gabriel Zelaia ikastetxeko futbol zalaian.
PAKISTAN ALDEKO IRAKASLEAK
Hernaniko cricket erakustaldian Azkoitian bizi eta Banaiz Bagararen eskutik euskara ikasten ari diren Pakistango herritarrak irakasle lanetan arituko dira.
Pakistandar gehienak bezalaxe, cricket zaletasun handia dute. Izan ere, kirol jarduera hura oso ezaguna da Pakistanen. Cricket jokalari ugadi dago han, eta baita Indian ere.
Cricketa, berez, Inglaterran sortu zen eta ingeles kolonoek aurreko mendean Asiako lurralde horietara eraman zuten.
Azkoitian pakistandar jatorriko gizatalde nahiko handia bizi da, eta ia egunero Azkoitiako frontoian cricketean aritzen dira.
JARDUNALDI IREKIAK
Banaiz Bagara elkarteak jardunaldi irekiak antolatu ditu, eskualdeko kirolzale guztiak gogoan izanik. Bide batez, pakistandarrak mintzapraktika saioetan murgildu nahiko lituzkete. Eta horretarako zer hobea cricket irakasle lanetan jartzea baino.
Tailerraren lehen atalean, pakistandarrek kirol horri buruzko informazioa euskaraz helaraziko dute: non sortu zen, non duen tradizio gehien, nola jolasten den, etab. Ondoren, beroketa ariketak egitearekin batera jolasteko teknikak azalduko dituzte.
Giroan sartzeko jokaldiak prestatuko dituzte eta, azkenik, adiskidetasun giroan partida antolatuko dute.
Ariketa fisikoa egin ostean, Banaiz Bagarak parte hartzaileei luntxa eskainiko die.
Kirol jarduera berria ezagutzeko nahiz euskaldun berriak gure hizkuntzan murgiltzeko aukera paregabea dago Villabonan eta Hernanin, Petra Elser buru duen elkartearen eskutik.