Ia bostehun herritar Udal ikastaro ezberdinetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 29a, 12:36

2012-2013 ikasturterako eskaintzak oso harrera ona jaso du urnietarren aldetik.
Denera, 481 herritarrek eman dute izena. 127 Udal kiroldegian, 28 Lekaio Kultur Etxean eta 326 Sarobe Arte Eszenikoen Gunean.
Saroben pilates egiten besteak beste 166 lagun arituko dira. Kiroldegian spinning-a egiten aldiz 66. Kirol jarduerez gain, Lekaion argazkilaritza digitala eta egur taila ikastaroetan 12 eta 16 ikasle ari dira, hurrenez hurren.

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!