Kazetaritzako hizkerari buruzko liburu aurkezpena Hernanin, Kronikaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 29a, 10:07

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak asteartean liburua aurkeztuko dute, Kazetaritzako hizkerari buruzko liburua: 'Erritmoa, kazetariaren batuta' izenburupean.

Kazetariak erritmoz idatzi behar du, monotoniari aurre eginez. Euskal kazetariak baditu baliabideak irakurlea adi izateko, testu monotonoei aurre egiteko, hiztun onak dituen bezala. Hernaniko Kronika herri egunkariak hamabi urteko esperientzia kontatu du liburu berri batean. Bailarako kontalari onak eredu hartuta, idazteko modu bat proposatu du Hernaniko Kronikak. Jexux Eizagirrek idatzi du liburua, euskara komunikatiboan adituak, eta Hernaniko Kronikako kolaboratzaileak.

Aipagarriak:

Gaia: Kazetaritza hizkera
Egilea: Jexux Eizagirre Portillo
Argitaratzaileak: Dobera Euskara Elkartea, 
Hernaniko Kronika
Non: Hernaniko Biteri
Aurkezpena: urriaren 30ean, 19:00etan.
Liburua salgai: Aurkezpen egunean liburua salgai egongo da, 10 euroan. Bestela ere eskuratu liteke, 12 euroan, Dobera Euskara Elkartean edo Hernaniko Kronikan (Larramendi, 11 – behea).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!