Proiektu honen asmoa euskara ikastea da; etorkinen kasuan integrazio bidea errazteko, eta oro har, lan merkatuan sartzeko aukera zabalagoa izateko. Horretarako bi hilabete hauetan euskarako eskolak jasoko dituzte, eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute abenduan izango diren ekitaldi eta merkatuetan. Euskal produktuak izango dira salduko dutena begirale baten babesean (Katxiporretakoak, Berriakoak, Euskal Gizarte Erakundearen Kontseilukoak, besteak beste).
Parte hartzen duten ikasleentzat eskolak dohan izango dira eta praktikak egiteagatik diru kopuru jakin bat jasoko dute.
Ekimenean izena emateko epea azaroaren 5ean amaituko da.
Info