Beharra duten familiei babesa eskaintzeko kanpaina abiatuko du Andoaingo EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 29a, 09:29

Andoaingo familia ugari jasaten ari den egoera larria dela eta, Andoaingo EAJ-PNV alderdiak elikagaiak, arropa eta mantak jasotzeko elkartasunezko kanpaina martxan ipini du. Batzokiko egoitzan egingo da bilketa lana astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara. Gaur astelehena hasiera emango zaio kanpainari eta azaroaren 30era arte luzatuko da.

Jasotakoa, Andoaingo CARITASi emango zaio, behar gehien duten familien artean banatzeko.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!