"Gure nahia elkartasuna” jaialdia, gaixotasun arraroak dituzten haurren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 24a, 19:06

Datorren azaroaren 9an Leidor antzokian elkartasunezko jaialdia antolatu du “Gure nahia elkartasuna” elkarteak. Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurrak laguntzea du helburu, eta azaroko jaialdian Battenen gaixotasuna duen Nahia de Cos haur donostiarrari laguntzeko kantaldia antolatu dute. Zuzenean arituko dira Oreka Tx, Xabi San Sebastian, Iñigo Muguruzaren Lurra edota Kautako abeslari Mikel Moreno andoaindarra.

Azaroak 9, ostirala. 20:00.
10 euro. Tolosa, Leidor.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!