Ibilbideari dagokionez, Andoaingo Leizotzetik Urnietako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duten guneraino luzatuko da. Bertatik aurrera, etorkizun batean, Aldundiak Lasarte-Oriako zatiarekin elkartzea helburu du.
Orain egiten ari diren bidegorritik igaro direnek ondotxo dakite ibilbidea maldatsua dela. Leizotz inguruan aldapa % 4-6 artekoa da, aurrerago orekatuz doana eta Erratzu aldera igotzeko % 5-7 arteko malda duena.