Brave eta Sua filmak asteburu honetan, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 24a, 14:18

Datorren asteburuan, haurrentzako eta helduentzako zinema izango da Villabonako Gurea antzokian. Igandean, arratsaldeko 17:00etan Brave filma proiektatuko da eta 19:30ean, berriz, Sua filma.  Azken pelikula honen aurretik, solasalditxo bat izango da bertako egileekin. Prezioei dagokienez, Brave filmarena 2,5 eurokoa izango da eta Sua filmarena, berriz, 4 eurokoa. Astelehenean, hilak 29, berriz eskainiko da Sua filma gaueko 21:00etan. Sarrera, 3 eurokoa izango da.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!