Gauerdia pasata, Urtzi Azpiroz senideekin batera oinez gerturatu zen Zumea kalera. Bertan zain zituen herrikide ugari. Lehen besarkadak jaso zituen orduan. Harrera ekitaldian agurra dantzatu eta gutxira, Ertzaintza azkar batean gerturatu zen bilduta zegoen jendartera. Tentsioak goia jo zuen orduan, herritarrak sakabanatu eta Urtzi eta bere bikotea Ertzaintzaren eskuetan egon zirelako hainbat minutuz.
Ertzaintzak zioenez, legeztatu gabeko bilkura zen hura eta dilijentziak irekiko zituela adierazi zuen.
Bertan ziren herritar askorentzat ongi etorri ekitaldia aldarte hobean amaitu zen, Urtzi Azpirozek Irunberrin eskegita zegoen bere argazkia kendu zuenean.