Postontzia: Gazte Eguna, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 23a, 18:16

"Urtero bezala, aurten ere Gazte Eguna ospatuko dugu hilaren 27an. Aurtengoa bostgarren edizioa izango da, ohikoa den bezala, Independentziaren testuinguruan. Nafarroako konkistaren 500. urteurrena izanik leloaren irizpide nagusia, ezin ahaztu dezakegu, 1200. urtean Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba ere konkistatu zituztela. Horrenbestez, inbadituak bai, baina ez garaituak lelopean, Andoaingo gazteok herritarrak kalera atera eta festa giroan murgiltzera animatu nahi zaituztegu".

Andoaingo G.A.Z.T.A. Asanblada
Egitaraua:

Gazte eguna
Andoain    

G.A.Z.T.A.k antolatuta, egun osoko ospakizuna Andoainen. 15 euroko prezioan bazkaria, afaria, kontzertua eta kamiseta.
  • 10:30 Topaketa Goikoplazan hasita.
  • 12:30 Manifestazioa.
  • 14:00 Bazkaria Kale Nagusian.
  • 18:00 Poteoa batukadak girotuta.
  • 20:30 Afari merienda eta bideo emanaldia Gaztetxean.
  • 22:30 Ingo al deu? eta Berri Tzarrak (Berri Txarrak taldearen bertsioak)
Urriak 27, larunbata.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!