Urtzi Azpiroz Auzitegi Nazionaletik Navalcarnerora eraman dute, baina Andoainen lo egingo du. Lagunekin batera itzuliko da etxera. Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketaren bigarren saioan Urtzi Azpiroz herriko gaztea aske uztea erabaki du epaileak. Fidantzarik gabe aterako da, sententziaren zain.
Gaur gauean ongietorri ekitaldia egin behar omen diote, gaueko 23:00ak aldera Zumea plazan.