Armarri berria osatzeko bilera, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 22a, 13:56

Astearte honetan, urriak 23, bilera egingo du Zizurkilgo armarri berria lantzen ari den herriko taldeak. Iluntzeko 19:30etan elkartuko dira Atxulondo Kultur Etxean, eta deitzaileek gogoratu dute taldea irekia dela eta edonok har dezakeela parte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!