Iazko udazkenean lekukoa Goikoplazara ekarri zen unetik bertatik herritarrek babesa eskaini izan diote antolakuntzari eta urtean zehar makina bat lagun izan da bere azpiegitura eta lanabesak Ikastolaren esku musutruk utzi dituena. Erakunde, elkarte, dendari, tabernari, babesle... profesional andanak, denok batera, bultzatu dute aurtengo Kilometroen jaia, lankidetza eredugarria eskainita.
Hilabete hauetan guztietan lan eta lan jardun duten Ikastolako gurasoen eta irakasleen portaerak erakutsi du Ikastolak eskaintzen duen hezkuntza ereduak etorkizun oparoa duela.
Eta, azkenik, ezin ahaztu egunean bertan lan erraldoia egin duten ia 1.700 bolondresak. Urtean zehar egindako lana borobildu dute, kanpotik etorritako milaka eta milaka euskaltzek jai eder, garbi eta erakargarri batez gozatzea ahalbideratu dute, guztia eta gehiago jarriz. Horren guztiaren aurrean, Aita Larramendi Ikastolak pertsona horiek guztiak miretsi besterik ezin du egin eta harro esan dezake, Kilometroetako bultzada paregabeak Andoaingo eta eskualdeko haurrei euskarazko eta kalitatezko hezkuntza eskaintzeko berebiziko urratsa izan dela".
Andoainen, 2012ko urriaren 19an