Udalak dei egin nahi die herritarrei tentuz ibili eta edonolako ez-usteko saiheste aldera behar besteko neurri har ditzaten, batez ere, eta emergentzietarako protokoloan jasotako puntu beltzen arabera, Alejandro Kalonge, Ama Kandida, Bazkardo, Kaletxiki, Zumea, Kale Nagusiko eta landaguneetako bizilagunei; hauek, euren komertzio, enpresa zein garajeetan beharrezko diren neurriak hartzeko dei egin nahi die.
Edozein kasutan, Udalak behar besteko baliabide jarriko ditu martxan egunerokotasuna ahalik eta gutxien kaltetua izan dadin eta hortaz, halakorik gertatzekotan, lasaitasun eta gizalegez hartu dezatela horren eragina.
Ustekabe edo oharrik izanez gero, honako telefono hauek jarri ditu Udalak eskuragarri:
- Udala: 943 30 08 30
- Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819