Aho-soinuen erakusketa zabalduko dute gaur Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 18a, 14:05

Larraulgo Museo etnografikoak erakusketa berezia hartuko du urte amaiera bitarte. Koldo Jauregiren aho-soinu bilduma ikusgai izango da gaurtik aurrera. Ezaugarri bereziko ehun aho-soinu ditu Koldok eta gaur, arratsaldeko 19:00etan irekiko dute haiekin osatutako erakusketa. Hileko lehen igandetan irekitzen dute Larraulgo museoa eta 688 803 608 telefo zenbakira deituta ere bisitaldia egiteko hitzordua zehatz daiteke. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!