Berrobirentzat txapela

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Atzo, urriak 14, jokatu zen, Zizurkilen, taldekako Gipuzkoako II. Giza Proba Txapelketaren finala. Aiztondo, Berrobi, Heldu! Orio eta Urretxuko taldeak 950 kiloko harriari aritu ziren tiraka. Berrobitarrek 81 plaza, 8 zinta eta 2,35 metro egin zituzten eta horri esker bereganatu zuten, lehenbizikoz, txapela. Hala ere, azken txanpan, Urretxuk dezente murriztu zuen aldea eta ia-ia txapeldunak harrapatzeko zorian izan ziren. Eguraldia eskas samarra izan arren, finalak ikusmira handia sortu zuen eta jende andana bildu zen Zizurkilgo probaleku-plazan.

Argazkiak ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!