Azoka berezi arrakastatsua atzo Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 15a, 12:34

Emakume baserritarrei egindako omenaldi xume eta goxoak eman zion hasiera aurtengo Azoka bereziari. Baserriko Argia eskulturaren ondoan egin zuten omen ekitaldia eta plaka bat bistaratu zuten. Eguraldiak ateri eutsi zion goizean zehar eta jende asko ibili zen azokako postuen artean. Eguerdian haizea eta euria izan ziren protagonista nagusi baina arratsalderako, eguraldiak atsedenaldi batzuk utzi zituen eta berriz ere, jendea hurbildu zen. Jendetza handia hurbildu zen giza froga ikustera.

Argazkiak ikusi

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!