Orain aste batzuk bertan behera geratu zen hitzaldia urriaren 17an eskainiko dute Lekaion. "Atxelilungo gotorlekua –dio Arresek- garrantzitsua da, ez Gipuzkoan bakarra delako edo besteak baino esanguratsuagoa delako, baina informazioa ematen digu. Azken karlistadako posizio bat dela kontsideratzen dugu, Besabe inguruko posizio bat. Bertako egituraren ikerketa bat egin dugu eta horrek zein egoeratan bizi ziren garai hartan erakusten digu”.
Urriak 17, asteazkena. 19:00. Lekaio.