Eskualdeko dantzariak Segurako Dantza Suelto txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 11a, 13:59

Igande honetan, arratsaldeko 18:00etan, ospatuko da Segurako 36. Dantza Suelto txapelketa. Guztira, 12 bikote lehiatuko dira eta tartean eskualdekoak: Amasa eta Zizurkil ordezkatuz Beñat Monfort eta Naiara Larrañaga izango dira eta Villabonatik, berriz, Iker Sanz eta Lierni Kamiok osatutako bikotea izango da bertan. Txapelketa zuzenean ikusi ahal izango da www.eitb.com orrialdearen bitartez edota telebistaz, ETB-1ean, iluntzeko 21:45etatik aurrera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!