Aurtengo edizioan, euskararen hizkeratan sakondu nahi izan dute. Batez ere, ahozko genero berezituen alorrean, (ipuina, kantua, bertsoa eta antzerkia). Antolatzaileen arabera, gaia ez da Euskara batua edo norberaren euskalkia erabili behar den zehaztea: “Kontrakotasuna sortzen al da batua eta euskalkien artean? Ala, ez dugu jakiten bata edo bestea noiz erabili? Galdera hauen erantzuna, jardunaldietan aurkituko duzue”, azaldu du Zigor Etxeburuak.
Jardunaldi hauetan ahozko ekintzan murgilduta dauden sortzaileak izango dira gonbidatu nagusiak. Besteak beste, Itziar Ituño, Mikel Markez, Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Joxe Mari Karrere eta Pello Añorga izango dira.
Izen-emateko epea bihar, urriak 11, irekiko da eta urriaren 24ra arte luzatuko da. Informazio gehiago eta izen-ematea www.mintzola.com webgunean edo 943 693870 telefonoan.