"Andoaingo Udalak bere arbuio eta gaitzespena adierazi nahi du azken hilabeteetan izandako bi bortxaketa saiakeragatik, eta, bere elkartasuna adierazi nahi die biktima izandako emakumeei. Era berean, auzitegi judizialera joko da akusazio partikular gixa epaiak aurrera eginez gero.
Tamalez, geroz eta ugariagoak dira adierazpen mota guztietako emakumeen aurkako indarkeria kasuak, (izan bortxaketa, tratu txar, sexu eraso, edo dena delakoa), eta gure egunerokoaren elementu lazgarri bihurtu dira.
Ildo horretan, genero bereizketatik eratortzen den edonolako eraso, giza eskubideen urraketa onartezina dela uste dugu, eta zentzu horretan, beharrezkoa dugu jarrera eta joera horiek salatu.
Dimentsio anitzeko problematika izanik, horrekin guztiarekin amaitzeko ezinbestekoa dugu erakunde publikoek eta gizarteak, oro har, gaiarekiko konpromiso garbia agertzea; beraz, gure herriko bi emakumek jasan duten bortxaketa saiakera gaitzesteko eta emakumeei gure elkartasuna adierazteko, urriak 9, arratsaldeko 19:30etan Udaletxe aurrean elkarretaratze bat egitera deitu nahi ditugu andoaindar guztiak".