Igandean 19:00tan amaitu ziren ekitaldiak eta berehala Goikoplazan eta tren geltokiaren inguruko azpiegiturak kentzeari ekin zioten. Gaur goizean zehar ere hainbat guraso eta ikasle lanean aritu dira garbiketa lanetan. Ikastolaren kanpoaldean egin dute asanblada, eta gurasoak taldeka banatu dira lanean aritzeko.