Andoain eraldatzen ari da Kilometroak jairako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 6a, 22:32

Ehunka euskaltzale egun osoan zehar lanean ari da biharko egun handirako. Etxeberrieta, Goikoplaza eta Aita Larramendi ikastolako gunean aldaketa handienak gertatzen ari dira. Zumea plazan ere karpa handi bat ipini dute. 
Gainerakoan Andoain osoan aldaketa handiak egiten ari dira biharko: Herrigunea zeharkatzeko trafiko aldaketak, aparkatzeko toki aldaketak, tren geltokitik ibilbidera sartzeko hesiturak,... Herriguneko ohiko bizimodua erabat aldatuko da hogeita lau orduz, antolatzaileek milaka euskaltzale gerturatuko direla espero baitute.
 
Aiurrik edizio jarraituan jarraipen berezia egingo du, eta asteartera aurreratu du Aiurri astekariaren argitalpena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!