Deitzaileek salaketa egin nahi dute, "lerro hauen bidez Andoaingo herritarrok Urtziren egoera eta tamalez hainbestetan errepikatzen den egoera salatu nahi dugu. Oinarrizko eskubideen urraketan oinarritzen diren atxiloketa politiko, inkomunikazio eta espetxeratze oro salatzen dugun moduan.
Salbuespeneko epaiketa politikoekin amaitu eta Urtzi aske uztea eskatzen dugu. Kalean behar dugulako, aldaketa eta gatazkaren konponbidean Urtzi ere herrian lanean behar dugulako.
Modu honetan deia luzatu nahi diogu Andoaindar guztiei, Euskal Herriaren eta Urtziren oinarrizko eskubideen defentsan kalera ateratzera. Deia luzatu nahi diegu mota honetako salbuespeneko epaiketekin amaitu eta Urtzi aske uzteko aldarria zabaltzera. Eta horretarako burutuko diren mobilizazio herritarretan parte hartzera".
Deialdiak:
Urriak 14, igandea. Manifestazioa. 18:30. Zumea plazatik.
Urriak 15, astelehena. Asanblada. 19:30. Zumea plaza.