Urnietako Udalak antolatzaileen esku utzi dituzte Lekaio Kutur Etxea eta Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, bi toki horiek erabiliko baitira, Egape ikastetxearekin batera. Sarrera doakoa da eta denentzat irekita dago.
Urriaren 12an, ostiralean, goizeko 11etan, IMAGICOM inauguratzearekin batera jarduera mordoa jarriko da martxan, bertaratzen den publikoa buru-belarri murgilaraziz, proiekzio, hitzaldi, tailer, mahai-inguru eta rol jokoak tarteko.