Ezbeharra Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 5a, 15:26

Mendian zebilen gizonezko bat hil da gaur goizean Zizurkilen. Motzane inguruan zebilen ondoeza sentitu duenean eta haren semeak deitu du larrialdi zerbitzuetara. Sendagileak inguratu diren arren, ez dute gizonezkoaren bizia salbatzerik izan eta tokian bertan hil da. Helikoptero bidez atera dute hilotza menditik. 69 urteko zizurkildarra da hildakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!