Produktuen etiketak euskaraz jartzeko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 5a, 14:12

Abian da Euskal Herriko produktuak euskaraz etiketatzearen aldeko ekimena. Euskal Herria Esnea kooperatibari euskara hutsez etiketatzearren Eusko Jaurlaritzak irekitako prozedura zigortzailearen aurrean, norbanako batzuek kanpaina jarri dute abian, euskaraz bizi eta kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Aldarrikapena bost puntu dituen manifestuan bildu dute, eta atxikimendu bila dabiltza. Manifestua eta atxikimendua emateko aukera webgune honetan duzue: http://euskarazetiketatu.com/

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!