Larunbatean erromeria, Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Asteasuko EBIA kultur taldeak larunbat honetarako, urriak 6, erromeria antolatu du Udaletxeko arkupetan. Helburua antzinako erromeria berreskuratzea da. Herriko trikitilarien eskutik, nahi adina dantza egiteko aukera izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!