Borroka-arteen ikastaroak doan, Olaederrako bazkideentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 2a, 13:59

Olaederra Fight Klubak borroka-arteen ikastaroa antolatu du, doan, kiroldegiko bazkideentzat. Ikastaroak hiru saio izango ditu: urriaren 5ean, 19an eta azaroaren 2an; guztiak, 18:00etatik 21:00etara. Irakasle lanetan, berriz, Ibai Mitxela eta Spartak ariko dira. Ikastaroan izena emateko 654 432 996 (Imanol) telefonora deitu edota olaederrafightclub@hotmail.com helbidera idatzi behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!