Jon Irazu II.Mailako Euskadiko aizkora txapelketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urr. 1a, 12:27

Atzo jokatu zen II.Mailako Euskadiko aizkora txapelketaren finala, Aizarnazabalen. Lehian aritu ziren sei finalistek seina pago enbor ebaki zituzten: bi kanaerdiko, bi ontzako eta bi oinbiko (72 ontzako); Maila Nagusiko finaleko lanaren erdia, hain zuzen.

Zizurkilgo aizkoalariak aurrea hartu zuen eta arazorik gabe lortu zuen erritmoari eustea. Hori horrela, iaz, III.Mailako Euskadiko txapela jantzi zuen eta urte baten barruan, II.Mailakoa. Ander Erasun nafarra izan zen txapeldunordea, 48 segundo gehiagorekin. Biak ala biak, Euskadiko Maila Nagusian ariko dira hurrengo saioan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!