Andoaingo Txirrindulari Eskolarekin Ollokira irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 29a, 18:52

Urriaren 6an, larunbatarekin, Andoaingo Txirrindulari Eskolako kideek denboraldiari adiskidetasun giroan amaiera emateko irteera antolatu dute.  Ollokira abiatuko dira eskolako taldekide guztiak. Hori horrela izanik, Andoaingo eskolako kideek gonbitea herritar orori luzatu nahi diote. Deialdia, beraz, irekia da. Irteera lasaia izango da, adin guztietarako aproposa. Txango horrekin amaiera emango diote denboraldiari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!