“Zuzeneko instanteak” erakusketa Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 29a, 18:51

‘Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak ez dira sektoreko profesionalak, argazkilaritza eta musika uztartzea gustokoa duten argazkilariak baino ez dira. Erakusketa honetan ikus daitezkeen 60 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak gaur egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika eszenaren erradiografia gaurkotua islatuz.

Erakusketaren iraupena; Irailak 28-Urriak 13.



        

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!