AEK euskaltegiko matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 27a, 14:20

2012-2013 ikasturterako matrikulazioa zabalik da dagoeneko. Klaseak urrian hasi eta ekainera arte izango dira, Tolasaldeko AEKk jakinarazi duenez.

Udalek diruz lagundutako ikastaro hauetan, euskalduntze maila guztiak eskaintzen dira. EGAko azterketaz gain, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako hizkuntza eskakizunak prestatzeko klaseak ematen dira. Horrez gain, auto-ikaskuntza sistema ere eskaintzen dute, ikasketa pertsonalizatuagoa nahi duen horrentzat.

Matrikula egin ahal izateko hainbat bide daude: 943 591704 telefonora deituz, andoaingoaek@aek.org helbidean edo Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udaletako Euskara zerbitzuetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!