Oihartzun handia izan du greba deialdiak Aiztondo bailaran. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo denda eta tabernak itxita daude. Asteasun, zabalik izan dira dendak lehendabiziko orduetan eta Adunan ere zabalik zen merkatalgunea. Industria eta lantegiei dagokinez jarraipen handia izan du grebak, nahiz eta zenbait lantegitan lanean ari ziren.