Greba orokorrerako deialdia ia erabatekoa izaten ari da Urnietan. ELA eta LAB sindikatuek deituriko grebak jarraipen ezberdina izan du lan eta merkataritza alorretan. Asteazkenean hainbat tailer, enpresa eta merkatalgune lanean ari dira. Kasu batzuetan, atariko atea itxita.
Grebaren aurretik Buruntzaldeko enpresa askok grebaren alde egitea erabaki zuten. Tartean, Andoaingo eta Urnietako enpresa handi batzuk.