Greba deialdia Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko ira. 26a, 13:18

Goizetik nabarmena zen greba deialdia, enpresetan nahiz merkataritzan. Hala eta guztiz ere, zenbait enpresatan lanean aritu dira. Adibidez, Leizotz eta Bazkardo industriguneetan. Merkataritzan greba ia erabatekoa izan da, nahiz eta lehen orduan gutxi batzuk ateak irekita izan. Arratsaldeko 18:00tarako herri mailako manifestazioa deitu du LAB sindikatuak, Zumea plazatik abiatuta.

ELA eta LAB sindikatuek irailaren 26rako deituriko greba deialdia, beraz, jarraipen zabala izaten ari da.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!